Enpresa

CONSTRUCCIONES FRANCISCO AIERBE, SL ibilbide luzeko enpresa familiarra da. Enpresa sendo eta integrala, eraikuntzaren sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta lanerako bokazio nabarmenarekin. Produkzioaren kalitatean, errentagarritasunean eta dibertsifikazioan oinarrituriko hazkunde iraunkor baten aldeko apustua egiten du. Hazkunde hori giza talde sendo batean oinarritzen da, enpresaren helburuekin erabat konprometitua dagoena eta etengabeko hobekuntza-prozesuan dagoena. Eta hobekuntza-prozesu hori bideragarria da enpresan dagoen langileen egonkortasun-politikari esker.

KUDEAKETA INTEGRALEKO SISTEMAK

Berrikuntzaren bila etengabe dabilen CONSTRUCCIONES FRANCISCO AIERBE, SLkingurumena erabat errespetatzen duten produkzio-prozesuak garatzen ditu, ingurumenaren gaineko eragina ahal duen neurrian murrizten saiatuz. Hortaz, ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiriaren eta ISO 14001:2004 ingurumen-ziurtagiriaren bitartez eraikuntzaren jarduera egiaztatuta du. Gainera, bere Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketa Sistemaren OHSAS 18001:2007 ziurtagiria dauka.

ZIURTAGIRIAK